Torturaren kontrako elkarretaratzea, zapatuan, Markina-Xemeinen
Sortuk deituta, torturaren erabilpena salatzeko ekimenak burutuko dira asteburuan Euskal Herriko hainbat herritan. Ekimen horregaz bat eginez, “Tortura: Euskal Herriaren aurkako estatu tresna” lelopean elkarretaratzea deitu du Markina-Xemeingo Sortuk zapaturako. 12:30ean, egingo da elkarretaratzea, Karmengo Plazan.
“Torturaren erabilpena ahalbidetu dute hamarkadetan zehar Estatuko indar politiko nagusiek, indar errepresiboek eta salbuespen legediek”, salatzen du Sortuk. Horrela bada, tortura kasurik eta eskubide urraketarik berriro eman ez dadin, salbuespen legediak eta tortura ahalbidetzen duen inkomunikazioa bertan behera uztea ezinbestekoa jotzen du Sortuk, eta era berean, eskubide urratzaile baino ez diren indar errepresiboak Euskal Herritik alde egitea.