Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

XIV. Zuhaitz eta Landare azokak hamalau mintegi batuko ditu zapatuan

10:00etatik 14:00ak arte egongo da loreak, bonsaiak eta landareak ikusi eta erosteko aukera. Baserriko produktuen saltokiak ere egongo dira aukeran Zelaiaren goiko parteko plazabarripeanZuhaitz eta zuhaizkak landatzeko garaia ailegatu da, eta, beraz, z...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/02/12

10:00etatik 14:00ak arte egongo da loreak, bonsaiak eta landareak ikusi eta erosteko aukera. Baserriko produktuen saltokiak ere egongo dira aukeran Zelaiaren goiko parteko plazabarripean

Zuhaitz eta zuhaizkak landatzeko garaia ailegatu da, eta, beraz, zapatuan Markina-Xemeinen egingo den Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnerien azoka aukera aparta izango da zuhaizka, hazi eta landareak eskuratu nahi dituztenentzat. Aurten hamalau mintegi izango dituzte erosleek eskura, gehienak Bizkaikoak.

Horrela, 10:00etatik 14:00etara, Zelaiaren goiko partean dagoen plazabarripean, Bizkaiko bederatzi mintegi eta Gipuzkoa eta Nafarroatik etorriko diren beste bost aurkituko dituzte. Aurreko urteetan legez, Zaldibarko Areitio eta Belar mintegiek, Muruetako Murueta lorategiak, Gatikako Etxebarria mintegiak, Meñakako Etxe Lore mintegiak eta Igorreko Artadik ez diote otsailaren bigarren zapatuko hitzorduari hutsik egingo.

Zuhaitz eta landareez gain, Lea-Artibai eskualdeko baserriko produktuak erosteko aukera ere ematen du azokak. Zortzi izango dira aurten, nekazaritza atalean, Markina-Xemeinen egongo diren ekoizleak, gehienak, herrikoak bertakoak.

Horrela, herriko ekoizleen ardi gazta saltoki bi aurkituko dituzte erosleek: Patxi Baskaranen Santa Mañe eta Igor Txurrukaren Barroeta Gazta, biak Idiazabal zigilua daramatenak eta biak sari handiak lortutakoak.

Bestalde, ahuntz gaztadun ekoizle bat ere egongo da: Mendatatik etorritako Erreketa.

Berriatuko Labegur eta Mallabiko Mañekok eskainiko dituzte, urtero legez, ogiak eta gozoak. Horretaz gainera, Markina-Xemeingo Maider Ostolazaren eztia, Mutrikuko Ondareren mermelada eta barazki kontserbak, eta Mungiako Eskuolaren ahatekiak erosteko aukera egongo da.

Ekozain ekologia taldearen eskutik egongo da taloak eta eskualdeko sagardo zein txakolina dastatzeko aukera. Zapatuan ere, plazabarripearen eskumako ertzean jarriko dituzte taberna eta tailerra egiteko txokoa. Izan ere, beste urte batez, taloa egiten ikasteko eskolak emango dituzte, batez ere ume eta gaztetxoei zuzenduta.

Beherapenen azoka

Lea-Artibaiko Landa Garapen Elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak antolatzen duen Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresnerien azokagaz gain, Hemen be bai Markina-Xemeingo merkatari elkarteak urtero antolatzen duen beherapen azokatxoa ere zapatuan izango da.

Frontoi txikiko aterpean jarriko dituzte saltokiak, eta beherapenez gain, musika, txosna eta giro alaia egongo direla aurreratu dute herriko merkatari eta ostalariek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.