Baxurako ontziak gehitzen hasi dira pixkanaka Ondarroan
Kantabria aldetik etorri dira arrantzontzi gehienak. 25 txalupa batu dira asteon. Arrantzaleek, batez ere, sardina porturatu dute, parrotxa tamainakoak askoAsteon, ontzi gehiago ikusten hasi dira Ondarroako portuan. Berdel denboraldia hurreratzen ari d...
Kantabria aldetik etorri dira arrantzontzi gehienak. 25 txalupa batu dira asteon. Arrantzaleek, batez ere, sardina porturatu dute, parrotxa tamainakoak asko
Asteon, ontzi gehiago ikusten hasi dira Ondarroako portuan. Berdel denboraldia hurreratzen ari den heinean, mugimendua gehitzen hasi da, eta ondorioz, bizitasuna. Kofradiako arduradunen arabera, gehienak Kantabriatik etorri dira, batez ere Colindres herritik. Denetara, 25 bat txalupa izan dira asteon portuan atzera eta aurrera ibili direnak.Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak berdel kanpaina atzeratu eta gero, datorren martzitzenean hasiko dute kanpaina baxurako arrantzaleek. «Berdel kanpaina datorren astean irekiko badute ere, gerokoan ikusi egin beharko da bertotik arrainik dabilen edo ez. Arrantzaleek gauza garbirik ez badute ikusten, ziurrenik sardinatan jarraituko dute», azaldu dute kofradiakoek.
Freskoena, garestien
Asteari dagokionez, eguraldi ona egin du, eta arrantzaleek egunero arrantzan irtetzeko aukera izan dute. Batez ere, sardina porturatu dute. Izan ere, kosta guztian arrain gutxi dagoela nabarmendu dute arrantzaleek.
Sardina eta parrotxa arrantzatu dira gehien. Hain zuzen ere, tamaina oso txikiko sardinari deitzen zaio parrotxa. Kiloan 35-40 bat ale izaten ditu.
Freskorako saldu den sardina nahikoa garesti saldu da; 1,5 eta 2,5 euro artean. Nahastean etorri den sardina, ostera, prezioz merkeago saldu da; 50 eta 38 zentimo artean. «Tamainuan nahasturik etorri denez, horrek arrainaren prezioa merketu egin du. Gehiena izozteko erabili da».
Bestalde, atzo ere nahikoa txalupa porturatu ziren. Goizetik hasi eta eguerdira arte, sartu eta sartu ibili ziren. Sardina ekarri zuten denek, gehiena, parrotxa tamainakoa izan zen. Denetara, 3.000 kaxa inguru; 600 kaxa sardina eta 2.334 kaxa parrotxa.