Bertan behera geratu da Lekeitioko Kayak Surf txapelketa
Otsailaren 28an Lekeition egin behar zen bigarren Lekeitio-Lea Artibai Kayak surf txapelketa ezingo da egin.Euskadiko Kopararen baitan lehenengo jardunaldia jokatzekoa zen, eta jendea bertan parte hartzeko «gogoz» zegoen. «Segurtasuna bermatze alder...
Euskadiko Kopararen baitan lehenengo jardunaldia jokatzekoa zen, eta jendea bertan parte hartzeko «gogoz» zegoen. «Segurtasuna bermatze aldera», proba egiteko baimenik ez du eman Lekeitioko Udalak.
Dzanga Piragua taldeak proba egiteko baimena eskatua zuen udalean, baina azken horrek ukatu egin dio; izan ere, Lazunarri moilan lanean dabiltza, eta bertako segurtasuna bermatu nahi izan du. Taldeak udalaren erabakia begi onez ikusi du, taldeak berak ere, «garrantzia handia» ematen baitio segurtasunari.
Euskadiko Koparako baliagarria izango den proba hori noiz egingo den ez dakite oraindik. Dena den, uda igaro ostean egiteko asmoa erakutsi du piragua taldeak; betiere, lanak noiz amaitzen diren eta txapelketan zerikusia dutenek zer dioten kontuan hartuta. Dzangaren asmoa, behintzat, Isuntzan sartzen den olatua aprobetxatzea dela azaldu dute.