Bihar hasiko dute Bizkaiko arraunlariek aurtengo batel denboraldia
Urtarrilaren 31n ziren hastekoak Bizkaiko arraunlariak aurtengo batel liga; hala ere, eguraldi eta itsasoaren egoera kaxkarraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dituzte gaur arte antolatutako estropadak. Gauzak horrela, Bizkaiko arraunlariek bi...
Bizkaiko Arraun Federazioak jakinarazi duenez, bihar 15:00etan emango diote hasiera estropadari.
Atzo arratsaldera arte zuten Bizkaiko arraun talde ezberdinek estropadarako izena emateko aukera, eta hala egin zuten Lea-Artibaiko eta Busturialdeko taldeek ere. Hain zuzen, Lekeitiokoak, Ondarroakoak, Elantxobekoak, Mundakakoak eta Bermeokoak aritzen dira arraunean Sestaon eta Portugaleten jokatzen diren estropadetan; neska zein mutil eta maila ezberdinetan banatuta.
Gipuzkoarrak ere hasi gabe
Gipuzkoarrek ere ez dute batel denboraldia hasi oraindik, orain arteko lau estropadak bertan behera utzi ostean. Uretan lehian aritzeko prest bazeuden ere, itsasoaren egoera txarraren eta elurteen ondorioz, ezin izan dute parterik hartu Gipuzkoako arraunlari ume, gazte eta helduek. Hala, bosgarren jardunaldiagaz ekingo diote datorren asteburuan ligari. Beste hainbat taldegaz batera, mutrikuarrak ere ariko dira orduan arraunean.