Espainiako Kopako azken lasterketa lehiatuko du Kobeagak
Espainiako Kopako txapelketa bukatzeko azken lasterketa lehiatu beharko du asteburuan Iskander Kobeaga Ereñoko mu-sher-ak. Hain zuzen, Kataluniako Vallgorgina udalerrian ariko da lehian ereñarra, bihar eta etzi.Bihar 16:00etatik aurrera izango da jok...
Bihar 16:00etatik aurrera izango da jokoan Espainiako Kopako lasterketa, eta etzi, berriz, 09:00etan hasita. Egun bi horietan edukiko du Kobeagak Espainiako Kopako lehenengo postua ziurtatzeko aukera. Izan ere, gaur gaurkoz, sailkapeneko lehenengo postuan da, bigarren sailkatua 18 puntura duela.