Familientzako tailer bat hartuko du Arrantzaleen Museoak
Bizkaiko Foru Aldundiak familiei zuzendutako tailerra antolatu du Bermeoko Arrantzaleen Museoan hilaren 21erako, zapaturako, hain zuzen ere. Tailerrean parte hartzeaz gain, bertaratutakoek museoa bisitatzeko aukera ere izango dutela jakinarazi dute.Ara...
Aratusteak direla aprobetxatu du foru aldundiak Aratusteak: Bale kapela izeneko tailerra antolatzeko. Aipatu tailerrean 4 urtetik gorako umeek parte hartzeko aukera izango dute, bakoitza bere gurasoekin.
Eskulanak egiten hasi aurretik, baina, parte hartzaileek Arrantzaleen Museoa bisitatzeko aukera edukiko dute. Otsailaren 21ean, 17:00etan ipini dute hitzordua.
Jarduera horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta. Lekuak mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek, «eta leku gutxi geratzen direla», aipatu dute.
Bermeo eta bentapea
Bertaratutakoek, gainera, Ignacio Garcia Erguin artista bilbotarraren Bermeo eta Bentapea aldi baterako erakusketaren margolanez ere gozatu ahalko dute.
Erakusketa hori apirilaren 4ra arte bisitatu ahalko da museoaren ordutegian: martitzenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta domeketan eta jai egunetan 10:00etatik 14:00etara.