Mundakako Goiko kalea domekan itxita egongo dela jakinarazi dute
Aratusteak direla eta, domekan, Goiko Kalea itxiko dutela azaldu dute Mundakako Udaleko ordezkariek. Hain zuzen ere, medikuaren kontsultategitik Intxaurrondo plazaraino egongo da itxita, 12:00etatik 20:00etara bitartean.Mundekarrentzat «garrantzitsua
Mundekarrentzat «garrantzitsua» da aratuste eguna, eta «normaltasunez» ospatu ahal izateko hartu dute kalea ixteko erabakia; herritar guztien lankidetza eskatu du udalak.
Horrenbestez, egun osoan Bermeo-Gernika-Lumo eta Gernika-Lumo-Bermeo noranzkoetako autobusen geralekuak sai-hesbidean izango direla azaldu dute.