
Caja Rural Seguros-RGA taldearen aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Caja Rural Seguros-RGA
Caja Rural taldeak aurkezpen ofiziala egin du denboraldi berriari begira. 19 txirrindularik osatzen dute Kontinental profesional mailako taldea. Aurten zortzi baja egon dira eta sei txirrindulari berri iritsi dira talde nafarrera. Amets Txurruka, Etxebarriko txirrindularia dago hemeretzien artean.
Joan den barikuan egin zuten aurkezpena, Burlatako kultur etxean. Taldearen seigarren urtea dela azaldu zuten aurkezpenean, eta kalitaterik falta ez zaien arren, figurarik ez dutela esan zuten. Hori dela eta, taldearen indarrean egiten dutela apostu azpimarratu zuen Eugenio Goikoetxea Caja Rural taldeko teknikariak. Josemi Fernandez izango du alboan aurten, Goikoetxeak, teknikari lanetan laguntzen. Bigarren taldetik lehenengora pasatu da aurten Fernandez.