
Aiako Harriako ikuspegia. Argazkia: wikipedia.org
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek egingo duten bigarren mendi irteera bateratua izango da, eta Aiako Harria parke naturalera joango dira oraingoan.
Aritxulegi, Bianditzen eta Aiako harriaren artean dagoen mendatetik Elurretxeko zabalgunera joango dira ibiltariak, eta bertatik Irumugarrietara (808 m.) igoko dute. Aritxulegira itzuliko dira gero.
Guztira, 14 kilometrotako ibilbidea izango da domekan egingo dutena; mendi taldeek jakitera eman dutenez, gutxi gora behera, lau ordu eta erdian egiteko modukoa.
Autobusa
Autobusa egongo da irteerara joateko. Autobusak, 07:30ean irtengo du Markina-Xemeindik, eta 07:45ean ailegatuko da Ondarroara eta Mutrikura.
Otsailaren 19ra arte izango dute irteeran parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera: Mutrikuko Aparra jantzi dendan, Lekeitioko Amutxategi bitxidendan, Ondarroako Anaitasunan eta Markina-Xemeingo Disnein.