Iaz Larruskainen egindako zuhaitz eguna. Argazkia: Ondarroako Udal Ingurumen Batzordea
Aurten ere, zuhaitz eguna antolatu du Ondarroako Udalak. Herritarrekin batera, zapatuan Larruskaingo Amalloa auzoan 500 zuhaitz landatzeko asmoa agertu du udalak. Inguruko espezieak landatuko dituzte.
Landaketa egiteko hitzordua 09:30ean ipini dute. Larruskaingo plazan batuko dira, San Inazio eliza aurrean.Azken bi urteetan, bertoko espeziez osaturiko 15 hektareako basoa landatzen dabil udala Lurgaia fundazioagaz batera, eta herritarrek hantxe landatuko dituzte arbolak.
Ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek aurretik eman beharko dute izena 94-683 36 74 telefonora deituta edota
idazkaritza@ondarroakoudala.net posta elektronikora idatzita.