Su Ta Gar taldeko kideak, Basaurin eskainiko kontzertuan.
Kontzertua 23:30ean hasiko da. Sarrerak Kulixka eta Anaitasuna tabernetan eta gaztetxean daude salgai, 8 eurotan. Ondarroako gaztetxe zaharrean hasi zuen bere ibilbidea talde eibartarrak. Eta orduz geroztik, Ondarroara gustora etortzen direla diote taldeko kideek.
Bada, bihar, gustoko duten egun horietako bat izango da. Gaztetxeko ateak 23:00etan zabalduko dira. Behin kontzertu ospetsua entzun eta gero, ostean, Ondarroako musika jartzaile heavy-ek hartuko dute agertokia.