«Alderdikeriak alde batera utzita» lan egiteko gogoa du EAJk
Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) maiatzerako udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du. Hamabi emakumek eta zortzi gizonek osatzen dute EAJren lantaldea. Aritz Abaroa alkategaiaren arabera, «krisialdiaren astinduei aurre egingo di...
EAJk aurkeztu duen lan taldearen helburua «ilusioz betetako proiektu integratzailea, serioa eta errealista» burutzea dela aipatu dute. Hori lortzeko, herritarren beharrizanei «modu egokienean» erantzuteko gai diren pertsonak aukeratu dituztela aipatu dute. «Herriaren errealitatea ezagutzen duten eta proposamen zehatzak helarazteko lanean ari diren pertsonak dira», esan du Abaroak.
Talde berriak kudeaketa «arduratsua, zorrotza eta gardena» egin gura duela diote, eta «bermeotarren ahotsa izan gura du». Programa lantzeari ekingo diote orain, eta jarraitu beharreko hiru ildo aipatu dituzte: herriko eragileekin harremanak bultzatzea, erakunde ezberdinen arteko lankidetza sortzea eta herritarrekin zuzeneko harremana sustatzea.