Aurrekontuen proposamena aurkezteko eskatu dio EAJk udal gobernuari
Lekeitioko EAJk aurtengo udal aurrekontuen proposamena eta iazko kontu egoera lehen bai lehen aurkez ditzala eskatu dio udal gobernuari. «Hiru hilabete besterik ez dira gelditzen legealdi hau bukatzeko eta aurrekontuak onartu gabe ezin dira inbertsio...
Lekeitioko EAJren esanetan, Lekeitio da aurtengo aurrekontu barik dagoen eskualdeko herri bakarra. «Eskualdeko beste herri gehienak aspaldi onartu zituzten, baina lekeitiarrok oraindik ez dakigu udalak 2015erako dituen planak», diote.
Lekeitioko EAJ udal taldearen ustez, «argi geratzen da udal gobernuko taldeak, Bilduk, ez duela ez ideiarik ez proposamenik Lekeitioko herriarentzat. Are gehiago, ganora gutxi, inprobisazioa eta kudeaketarako gaitasun eza nabari dira».