Barroetako zubia eraikitzen. Garabia eta egitura metalikoa prest daude.
Soldatze lanak ondo baldin dadoaz, aste honen amaieran jarriko dute Barroetako zubiaren egitura metalikoa. Joan den astean ailegatu zen egitura Markina-Xemeinera eta beharginak soldatzen ibili dira egunotan. Garabia ere prest dago obran bertan, muntaketagaz hasteko. Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, lanak aurreikusitako martxa daramate, eta gauzak ondo baldin badoaz, maiatzaren amaiera aldera amaituta egongo litzateke.
Barroetako zubiaren egitura metalikoa soldatzen.