Eguenetik zapatura, produktuak kalera aterako dituzte saltzaileek
«Merkataritza sektoreak krisia bizi du, eta egoera txarrean dago. Outlet azokak merkataritza berpizteko helburua du», azaldu du Gernika-Lumoko merkatarien elkarteko presidenteorde Nadia Gonzalezek. Prentsaurrekoa eman zuten atzo eguerdian, eta eguene...
Umeentzako jarduerak
Eguen eta barikuan goizez eta arratsaldez zabalduko dute Jai Alaiko outlet gunea. 10:00etatik 14:00etara izango dira goizetan, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldeetan. Zapatuan, berriz, goizez bakarrik zabalduko dute azoka: 10:00etatik 14:00etara.
Outlet azoka Jai Alai frontoian egiteak abantailak dituela esan dute merkatariek: gune estalia da, eta azoka bera zarratzeko aukera ematen du, salgaiekin atzera eta aurrera ibili beharrik gabe. Baina erosketak egitea ere eroso egin nahi dute merkatariek. Horretarako, umeentzako jarduerak antolatu dituzte. Ipuin kontalaria izango da eguen eta bariku arratsaldean, gurasoek erosketak egiteko; eta txokolate jana ere egingo dute, barikuan. Aurten, gainera, jostailu dendek ere parte hartuko dute azokan.