Elurteen aurrean aldundiak eduki duen jarreraz kexu dira udaltzainak
Jose Luis Jaio Aulestiko udaltzaina erabat haserre agertu da Bizkaiko Foru Aldundiak elurtearen aurrean eduki duen jarreragaz. «Otsailaren 3tik 8ra izan zen elurtea (eguaztenetik domekara). Egun horietan guztietan, Aulestin ez dugu behin ere ikusi ald...
Elurteak iraun duen egunetan, Aulestin pista guztiak zabalik eduki dituztela gaineratu du Jaiok. «Ni neu ibili naiz atzera eta aurrera, elurra kendu eta kendu. Eta Aulestiko baserri-bide guztiak zabalik egon dira. Lekoiz ere ez da itxi, 24 aldiz garbitu dudalako». Izatez, aldundiak dagozkion errepideak zaindu eta garbi mantendu behar dituela gaineratu du Jaiok.
Aurten gertatu den egoera hori elurtea dagoen bakoitzean gertatzen dela dio Aulestiko udaltzainak.
Munitibarren ere kexu
Jaiok Aulestin gertatzen den errealitatea salatu duen modu berean, Munitibarko udaltzain eta bizilagunak ere kexu dira. «Munitibarrera ere ez da inor etorri; inor ez da arduratu».