Erabakitzeko eskubideaz jardun dute kultur aretoan
Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko Gure Esku Dagok antolatuta, erabakitzeko eskubideari buruz hitz egin zuten kultur aretoan Laura Mintegi EH Bilduren legebiltzarkide ohiak, Iñaki Zarraoa politikari jeltzaleak eta Juan Carlos Goienetxea Eusko Alkart...

Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko Gure Esku Dagok antolatuta, erabakitzeko eskubideari buruz hitz egin zuten kultur aretoan Laura Mintegi EH Bilduren legebiltzarkide ohiak, Iñaki Zarraoa politikari jeltzaleak eta Juan Carlos Goienetxea Eusko Alkartasuna alderdiko politikariak. «Herri bat gara» eta «erabakitzeko eskubidea dugu», adierazi zuten hizlariek. Berbaldia txitxiburduntzi ospatuaz amaitu zuten.