Gaixotasun arinen inguruko hitzaldia egongo da Ondarroako Etxelilan
Erizainen kontsultetan prozesu arin eta mugatuak hitzaldia emango du Lourdes Galarraga Maeso Ondarroako Osasun Etxeko lehen mailako atentzioko unitateburuak bihar [otsailak 19], Etxelilan.
Boga Boga emakume elkarteak antolatutako hitzaldia 17:30ean hasiko da, eta bertan, besteak beste, eztarriko edo bizkarreko mina, beherakoa eta goragalea, sukarra eta gripea moduko gaixotasunen aurrean zer egin eta horiei zer erantzun eman azalduko ditu Galarragak.
Boga Boga elkarteak gaian interesa duten herritar guztiei biharko hitzaldian parte hartzeko gonbitea egin die.