Gazte bat atxilotu dute Mundakan, lesio delitua egitea leporatuta
Ertzaintzak jakinarazi duenez, astelehen goizean 24 urteko gazte bat atxilotu zuten, ustez beste bi gizonezkori eraso egiteagatik. Bi horiek zaurituta zeudela eta, osasun zerbitzuek artatu behar izan zituzten.Mundakako Kepa deuna kalean borrokaldi bat ...
Mundakako Kepa deuna kalean borrokaldi bat zegoela eta, goizaldean jaso zuen Ertzaintzak abisua, 06:00ak aldera. Bertaratzean, gizonezko bi zaurituta zeudela egiaztatu zuen poliziak. Haietako bati odola zerion aurpegitik, eta besteak belaunean mina zeukan. Hori dela eta, anbulantzia bat ere bertaratu zen. Ustezko erasotzailea handik gertu zegoela eta, atzeman egin zuten. Zaurituak, bestalde, Gernikako ospitalera eraman zituzten. Ertzaintzaren arabera, laugarren batekin izan omen zuen atxilotutako gazteak istilua, eta zauritutako bi lagunak beste biak baretzen aritu ziren.