Lasarte abizenaren jatorriari buruzko mintzaldia egingo da Ondarroan
Zapatuan [otsailak 24] Ondarroako Lasarte abizenaren jatorriari buruzko mintzaldia eskainiko dute Txomin eta Jesus Mari Lasarte Garalde anaiek Kofradia Zaharrean.
10:30etik aurrera, azken urteotan Jesus Mari Lasartek bere abizenari buruz egin duen ikerketaren berri emango da mintzaldian. “Orain erdi galduta eta gutxiago entzuten baldin bada ere, garai batean hamaika Lasarte egon izan ziren Ondarroan. Hurrengoen arteko loturen berri emateko aukera izango dugu hitzaldian”, azaldu du Txomin Lasartek.
Lasarte abizenaren jatorriaz gain, familiaren ezizenaren nondik norakoen berri ere emango dute toxutarrek.”Gure aurrekoren bat herrena izan behar zen, eta hortik datorkigu Toxu ezinena. Antza denez, hainbat urtetan gazteleratik datorren cojo, Toxu bihurtu da”.