Markina-Xemeinera eraman dute zaldi-mando probetako manta
Hiru egunetan zehar jendez bete da Ispasterko probalekua. Hainbat izan dira hogeigarrenez antolatu dituzten kintxopeko zaldi-mando probak ikustera bertaratu diren herritarrak; batez ere, domekan. 11 parte hartzaile izan dira, guztira, eta horien artean...
Ispasterko Udalak «positiboki» baloratu ditu probok. Parte hartzaile guztietatik hiru izan dira Lea-Artibaikoak, eta, hiru horiek, gainera, sailkapeneko lehenengo hiru postuetan kokatzea lortu dute. Munitibarko Motrolloren zaldiak hartu du, hain zuzen ere, bigarren saria, 74 eta 1/2 untza eta 50 zentimetroko marka egin ostean. Aulestiko Koba jarri da, berriz, hirugarren postuan, 70 eta 1/2 untza, metro bat eta 16 zentimetro eginda.
Hala, Markina-Xemeingo Patxua tabernak txapela, manta eta 750 euro jaso zituen proba irabaztearren; eta Motrollok eta Kobak, aldiz, 650 euro eta 575 euro, hurrenez hurren.