Mutriku eta Saturraran arteko bidegorriaren inguruko batzarra, gaur
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendari Unai Erroitzenea Mutrikun egongo da gaur, Mutriku eta Saturraran arteko bidegorriari buruz hitz egiteko. Bilera herritar guztiei begirakoa izango da eta bide horretatik, Mutrikuko Udalak herritar guztiak...
«Aspalditik datorren herri eskaera da bidegorriarena, eta egi bihurtzera doa», aurreratu dute Mutrikuko udal ordezkariek.
Besteak beste, bileran, egitasmo horren nondik norakoak azaldu eta informazioa emango dutela aurreratu dute.