Mutrikuko Udalak eta Emakume Mutrikuarrak Abixan taldeak elkarlanean antolatutako Sareak Ehunduz erakusketa domekara [otsailak 22] arte ikusteko aukera dago.
UNRWA Euskadi elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin garatzen duen Jabekuntzaren erretratuak proiektuaren jarduera bat da Mutrikun ikusgai dagoen erakusketa.
Zabiel Kultur Etxean honako ordutegian dago zabalik erakusketa: astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara; zapatuan 11:00etatik 13:00etara eta domekan 12:00etatik 14:00etara.
Sareak ehunduz erakusketa Mutrikun
Erakusketak Palestinako lurralde okupatuko emakumeen egoera eta hainbat elkartek emakumeen eskubideen defentsan egindako lana ezagutzera ematen ditu. Hain zuzen ere, Palestinako lurralde okupatuko emakumeen egoeraren inguruan kontzientzia kritikoa euskal jendartean hedatzeko nahia eta Palestinako lurralde okupatuko eta euskal emakumeen arteko sareak ehuntzea da proiektuaren helburua.
2013ko ekainean, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hainbat elkarteetako kide diren hamar emakume Palestinako lurralde okupatura bidaia egin zuten, Israelen okupazioaren eragina eta Palestinako hainbat elkartek emakumeen eskubideen alde garatzen duten lana ezagutzeko. Bidaia haren ondoren sortu da Sareak ehunduz erakusketa. Bidaia hartan parte hartu zuten emakumeen lan kolektiboa eta bertan bizi izandakoa ikuspegi propio batetik islatu nahi ditu erakusketak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.