Programa sozialaren ingurukoak jakitera emateko herri batzarra egingo da Ondarroan
Bihar [otsailak 19], 19:00etan, hurrengo asteetan egingo diren hiru ekimen prestatzen hasteko beharrean hasiko dira Ondarroan. Kofradia Zaharrean egingo den herri batzarrean ekimenak “ahalik eta ondoen prestatzeko” herritarren ekarpenak jaso nahi dira.
Alde batetik, oroimenaren inguruko ekitaldi bat egin nahi da Ondarroan, 1976ko martxoaren 3an erahildako gazte gasteiztarrak gogoratzeko. Bestetik, martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean karta sozialaren inguruko manifestazioa egingo da, eta hura prestatzeko beharrekin ere hasi nahi dute. Era berean, programa soziala laburbiltzen duten 16 puntuei buruzko informazioa ere zabalduko dira batzarrean. Azkenik, apirilaren 18an nazioartean egingo den TTIParen aurkako borroka eguna ere prestatzen hasi nahi da.