Q ziurtagiria lortu du Gernika-Lumok, hamargarren urtez
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak kalitate turistikoa aitortzen dion Q ziurtagiria lortu du, hamargarren urtez. Espainiako turismo kalitaterako institutuak ematen duen ziurtagiria da, eta aurten ere berritu egin du Gernika-Lumok. Horretarako, Turismo Bul...
Gernika-Lumoko udal arduradunek jakitera eman dutenez, herriko turismo bulegoak 8,4ko emaitzarekin gainditu du kalitatearen proba hori; eta, aztertzaileek nabarmendu dutenez, zuzendarita da bulegoaren indargune handienetako bat.
Kalitate handiko zerbitzua
Kalitatearen Q ziurtagiria turismo erakundeen kalitate maila berariaz egiaztatzeko lehen sistema da, eta herritarrei zein bisitariei kalitate handiko zerbitzua emateko egiten ari den lan guztia aitortzen dio herriari.
Ildo horretan, udal arduradunek gogoan izan dute 2013. urtean ere «beste aitorpen handi bat» lortu zuela udal administrazioak; hain zuzen ere, Europako EFQM programaren baitan, bikaintasuna eta kudeaketa aurreratuarekiko konpromisoaren izendapena eskuratu zuela azpimarratu du.