Euriaren ondorioz, beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili da aurten Zuhaitz, Landare eta Baserriko Tresneria Azokan. Hala ere, prezio onak aurkitu zituzten bertan erosleek. Zuhaixkak izan zuten, batez ere, eskari handiena. Era guztietako fruta...

Euriaren ondorioz, beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili da aurten Zuhaitz, Landare eta Baserriko Tresneria Azokan. Hala ere, prezio onak aurkitu zituzten bertan erosleek. Zuhaixkak izan zuten, batez ere, eskari handiena. Era guztietako fruta arbolak aurkitu zitezkeen frontoi nagusiaren aurreko plazatxoan, mandarinondoak, gaztainondoak, madariondoak, eta pikondoak, besteak beste. Baina, batez ere sagarrondoak saldu zituzten gehien, era guztietako errege-sagarrondoak. 10 euro eta 20 eurotan egon ziren salgai. Zuhaitz eta landare azokaren alboan egon zen baita ere herriko merkatarien beherapenen azokatxoa, eta uneak egon ziren arren, aurten, jende gutxiago egon dela adierazi zuten.