
Markina-Xemeingo hilerria, Euskadiko Monumentu Nazionala. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
11:30ean hasiko da bisita Uhagonen. Azalpenak emango dituzte argazkiekin lagunduta kulturgunean eta gero egingo da hilerrira bisita. Ekimenak bi ordu inguru iraungo ditu.
Bisitan parte hartu nahi duenak Uhagonen eman behar du izena aldez aurretik.
Markina-Xemeingo hilerria Euskadiko Monumentu Nazionala da. Mariano Jose de Lascurainek diseinatu zuen eta 1850-1851 urteen artean eraiki zen.