Gazteentzako tailerra egongo da zapatuan Aulestiko liburutegian
Aulestiko eta Munitibarko udaletako eta Lea Ibarreko Mankomunitateko berdintasun batzordeak antolatuta, gazteentzako tailerra egongo da, otsailaren 21ean (zapatua), Aulestin. Tailerra egun bikoa da izatez, baina bigarren eguna parte hartzaileekin batera erabakiko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.
10:00etan hasiko da tailerra Aulestiko liburutegian, eta lau orduko iraupena izango du, 14:00ak arte. Gizarteko presioek gazteen gorputz irudian eta autoestimuan duten eragina landuko dute tailerrean.