
Jabier Kaltzakorta Euskaltzaina. Argazkia: Euskaltzaindia
Garaian Elkarteak antolatuta Humbolt pentsalari eta hizkuntzalari alemaniarrari buruz hitz egingo du Jabier Kaltzakorta Euskaltzainak bihar, otsailak 20, 20:00etan, Uhagon kulturgunean.
Humbolt-ek (1767-1835) bidaia bi egin zituen Euskal Herrira: Lehenengokoa 1799. urtean eta bigarrena 1801.ean. Bigarren bidaian, egun bi egin zituen Markinan, eta horietan ikusi zituenak ondo baino hobeto islatu zituen
Los vascos. Apuntes sobre un viaje por el Pais Vasco en primavera del 1801 liburuan.