II. Zaata Gaba ospatuko dute zapatuan Mutrikuko Gaztetxean
Izu Nauk eta Hilkar taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Saioa 22:30ean hasiko da eta sarrerak momentuan bertan salduko dira. MRK-k eta MUGAk antolatu dute ekintzaMutrikuko Rock Kolektiboak eta Mutrikuko Gazte Asanbladak antolatuta, II. Zaata Gaba eg...
Izu Nauk eta Hilkar taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Saioa 22:30ean hasiko da eta sarrerak momentuan bertan salduko dira. MRK-k eta MUGAk antolatu dute ekintza
Mutrikuko Rock Kolektiboak eta Mutrikuko Gazte Asanbladak antolatuta, II. Zaata Gaba egingo da zapatuan Mutrikuko Gaztetxean. Izu Nauk eta Hilkar taldeak igoko dira taula gainera. Saioa 22:30ean hasiko da eta sarrerak bi euro balioko du.Mutriku metal soinuez zipriztinduko da zapatuan. Edonola ere, kontzertuak «kristonak» izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
Izu Nauk
Alde batetik, Izu Nauk taldea ariko da. Zumaiako heavy metal talde euskaldun bat da. 2008 bukaeretan lehenengo maketa grabatu zuten. 2012ko udaberri bukaeran, aldiz, lehen albuma kaleratu zuten: Metamorfosia; singlea Denbora abestia izan zen.
Orain, taldea hurrengo lan posible batean lanean ari da eta hainbat kontzertu eskaintzeaz gain, gehiago zabaltzeko prest daude.
Hilkar
Bestetik, Hilkar taldeak ere soinu potenteak dakartza. Zarauztarrak dira eta hardcore crust estiloko musika egiten dute. Besteak beste, Amoniako 87 eta Burux Lee taldeetan aritutako kideek osotzen dute taldea.
Kontzertuko sarrerak momentuan bertan erosi ahalko dira.