Jon Gurrutxaga musikariak bere azken lana aurkeztuko du zapatuan, otsailak 21, Uhagon kulturgunean. Bluesa presente dago Jon Gurrutxagaren kantuetan, baina, Hitz lauz diskoan lekua egin die bai eta funk doinuei, baladei, eta folk zein rock doinuei.
Ingelesa baztertu eta osorik euskaraz mintzo da Gurrutxaga, disko berrian. Xabi Lasa, Uxue Agirre eta Iñaki Gurrutxagaren laguntza izan du «bizi-esperientzien inguruko kantu sorta honetan», eta inoiz baino gertuago eta barnekoiago azalduko da Uhagoneko entzuleen aurrera.
Hasiera arrakastatsua
Zapatuko kontzertua baina, Izaro Andres, mallabiako gazteak zabalduko du. Daniel del Valle gitarran lagun duela giroan sartuko du kulturgunea.
Izaro Andres abeslariak karrera bikaina hasi du. Udatik hona, gitarrari helduta ere badabil. Hamabi kanta sortu ditu, ahotsa gitarragaz lagunduta. Urte hasieran interneten hamabi kanta horietako bat zabaldu zuen, Paradise, eta hiru astean bederatzi mila ikustaldi izan ditu bideoak.
Mallabiarra, zapatuan, Markina-Xemeinen zuzenean ikusi eta entzuteko aukera izango dute haren zaleek.
Uhagoneko kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 5 euro balioko dute. Betiko modura, bazkideentzako sarreren prezioa merkeagoa izango da. Sarrerak 3 eurotan egongo dira Uhagoneko bazkideentzat.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.