Kirol-elikadura izango dute hizpide bihar, Busturian
Busturiko zein inguruko herrietako txirrindulariak erakarri gura ditu Busturia Txirrindulari Taldeak biharko antolatu duen hitzaldira. Hain zuzen ere, kirol-elikadurari buruzko azalpenak emango dituzte berbaldi horretan, besteren artean.Arkaitz Castañ...
Arkaitz Castañeda prestatzaile fisiko eta biomekanikoak emango du berbaldia. Batetik, kirol-elikaduraz ariko da bertaratzen diren kirolariekin, eta, bestetik, beharrezkoa duten prestakuntza fisikoari buruzko azalpenak ere emango dituela jakinarazi du Busturia Txirrindulari Taldeak. Busturiko Altamira auzoko Kultur Etxean batuko dira bihar, 19:00etan.