Matxitxakoko behatokia egoki kudeatzeko ituna onartu du Eusko Jaurlaritzak
Zehaztu dutenez, onartutako hitzarmenak ez dauka eduki ekonomikorik, «bakoitzak dituen aurrekontuen arabera» gauzatuko baitituzte hartutako konpromisoak erredakzioaEusko Jaurlaritzaren kontseiluak Euskal Herriko administrazio orokorraren eta Bizkaiko...
Zehaztu dutenez, onartutako hitzarmenak ez dauka eduki ekonomikorik, «bakoitzak dituen aurrekontuen arabera» gauzatuko baitituzte hartutako konpromisoak erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren kontseiluak Euskal Herriko administrazio orokorraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko portu agintaritzaren eta Bermeoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu zuen herenegun, «Matxitxakoko antzinako itsasargian den behatokiaren eta harako sarbidearen kudeaketa egokia bermatzeko».Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren, Bermeoko Udalaren eta Bilboko Portuko Agintaritzaren arteko lankidetza artikulatzen ditu hitzarmenak. Helburua «Matxitxakoko lurmuturreko antzinako itsasargiari erantsita den hegaztien, zetazeoen eta itsas faunaren behatokirako sarbidea erraztea da, eta ekipamendu eta inguruetako egoera egokia bermatzea».
Alabaina, Jaurlaritzak zehaztu duenez, hitzarmenak «ez dauka eduki ekonomikorik»; izan ere, erakunde bakoitzak dituen aurrekontuen arabera gauzatuko ditu hartutako konpromisoak.
Irailetik martxan
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Plangintzako sailburu Ana Oregik iazko irailean aurkeztu zuen Matxitxakoko itsasargiko zetazeoen eta itsas hegaztien behatoki berria. Azpiegitura berria, Bilboko portuarekin elkarlanean eraikitakoa, herritarrei irekita dago, eta adituek nahiz ikerlariek erabiltzeko eremua dauka. Oregiren esanetan, «Matxitxakoko itsasargia zaharberritzearen helburua gordeleku eta babesleku gisa erabil daitekeen eremua sortzea izan da, ikerlariek itsas hegaztiak eta zetazeoak iker ditzaten; baina baita herritarren erabilerarako ere».
Sailburuak orduko hartan esan zuenez, «kontuan hartu behar da Matxitxakoko behatokia Europako Natura 2000 Sarean kokatutako eremu batean dagoela, eta gertu dituela zenbait Kontserbatzeko Eremu Berezi. Ondorioz, biodibertsitatea aztertzeko paraje hobezina da».