
Ondarroako arraunlariak 2015 denboraldiko lehen estropadan: Argazkia: Ondarroa Arraun Elkartea
Zapatuan [otsailak 21] egingo den 21.Oriaren Traineru Jaitsieran hartuko dute parte bertoko traineruek. 1.150 arraunlari eta 85 ontzi batuko ditu probak: sei Llagut Catala, bi Llagut Mediterraneo eta 77 traineru. Estropada 16:30etan hasiko da eta azkeneko traineruak 18:00etan irtengo du.
Bi ibilbide daude prestatuta. 4.000 metrokoa, Sarikolatik irten eta Orion amaituko da, eta mediterraneoko ontziek eta emakume, gazte eta beteranoz osatutako traineruek egingo dute.

Isuntzako trainerua. Argazkia: Isuntza Arraun Elkartea
Absoluto mailako traineruek, berriz, 6.000 metroko ibilbidea egin beharko dute. Mapil-AgiƱatik irtengo dute eta Orion edukiko dute helmuga. Estropada horretan Lekeitioko Isuntza arraun taldeko eta Ondarroako traineru binak hartuko dute parte. Guztira, absolutu mailako 46 traineruk, gazteen mailako sei taldek, beteranoen mailako hamaikak eta emakumezkoen beste hamalauk zeharkatuko dute zapatu arratsaldean Oria ibaia.
Oriako jaitsieraz gain, denboraleen ondorioz atzeratuta geratu zen Bizkaiko batelen ligaxkako bigarren saioan ere hartuko dute parte bertoko arraunlariek. Iberian (Sestao) izango dute norgegiagoka, domekan, 10:30etik aurrera.