Azken egunotan 100.000 kilo sardina inguru porturatu dira Ondarroan. Asteko lehen bi egunetan itsaso txarra egon da, eta baxurrako arrantzaleek ez dute arrantzan irtetzeko aukera handirik eduki. Atzo [otsailak 18], esate baterako, ez zen arrain askorik porturatu eta garesti saldu zen bentalekuan. Besteak beste, sardina, betandia, boba eta txitxarro zuria ekarri zituzten arrantzaleek.
Arrantzaleak sardinak deskargatzen
Gaur [otsailak 19], ostera, goizeko lehenengo orduetan porturatu ziren arrantzontziek tamaina txikiko sardina ekarri zuten. Guztira, 8.000 kilo parrotxa saldu ziren bentan 90 zentimo inguruan.
Goiza aurrera joan ahala, sardinaz betetako hainbat txalupa porturatu dira. Arrantzaleak etengabe sardina deskargatzen aritu dira eta denetara 10.000 kaxa sardina inguru saldu dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.