Bizkaiko automobilismo sariak banatuko dituzte bihar, Gernika-Lumon
2014. urteko Bizkaiko automobilismo txapelketari dagozkion sariak emateko ekitaldia egingo du Bizkaiko Automobilismo Federazioak bihar, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan, 18:30ean.Sarietako batzuk, gainera, Lea-Artibain eta Busturialdean geratuko dira. ...
Sarietako batzuk, gainera, Lea-Artibain eta Busturialdean geratuko dira. Busturialdetik, esate baterako, Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga ereƱarrek irabazi dituzte sariok; hain zuzen ere, rallyetako pilotu onenaren saria hartuko du Aranak, eta kopilotu onenarena Kobeagak. Bikoteak, gainera, 3 klasekoa ere jasoko du.
Lea-Artibaiko hainbat
Lea-Artibaitik, bestalde, Etxebarriko Garikoitz Lopezek (rallyetako 2. pilotu onenarena eta 2 klasekoarena, eta rallysprinteko 3. onenarena eta 2 klasekoarena), Markina-Xemeingo Gorka Antxustegik (rallysprinteko pilotu onenarena eta 4 klasearena), Markina-Xemeingo Jose Jabier Aginagak (rallysprinteko 9 klasearena) eta Urko Pagoagak (rallyetako 3. kopilotuarena) hartuko dituzte sariok.