Urte berriarekin batera, proposamen berria dakar Errigorak. Otsailaren 20tik martxoaren 4ra bitartean, oliba olio birjina estra eskatzeko aukera egongo da hainbat herritan.
Mutrikun, esaterako, hurrengo bi asteburuetan [otsailak 21-22 eta otsailak 28-martxoak 1] eskaerak jasotzeko mahaia ipiniko dute Beheko Plazan, 11:00etatik 14:00etara. Aurten, berritasun modura, eskaera orriak aldez aurretik betetzeko aukera izango dute mutrikuarrek. Hain zuzen ere, orriak Mutrikuko udaletxeko webgunetik zuzenean jaisteko aukera egongo da.
Errigorako kideak. Argazkia: Errigora
Nafarroako uzta, eskutik eskura kanpaina berrian 5 litroko oliba olio birjina bidoiak erosi ahal izango dira zuzenean, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Herritarrek oliba olio birjina ekologikoa edo oliba olio birjina estra arrunta izango dituzte aukeran; ekologikoa 28 euroren truke eta konbentzionala 20 eurotan.
Errigorak jakinarazi duenez, aurtengoa azken urteotako oliba uzta eskasena izan da.”Olioaren prezioa urteko uztaren arabera ezarri ohi da. Aurtengoa bereziki eskasa izan da kantitatez eta, beraz, iazkoen aldean, prezioek gora egin dute. Edozein kasutan, Errigorak ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera ematen dizu, hau da, olio errotara joan eta ekoizleari zuzenean erosita eskuratuko zenukeen prezio berean”.
Maiatzean, berriz, kontserba loteak eskatzeko aukera egongo da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.