Galdakao-Usansoloko ospitalera joango dira gaur Tarineko musikariak
Berriatuko Tarine udal musika eskolako ikasleak Galdakao-Usansoloko ospitalera joango dira gaur goizean, musika saioa eskaintzera.Aurreko bi urteetan egin modura, aurten ere Berriatuko musika eskolako ikasleak ospitalean gaixo daudenei «bihotzak alait...
Berriatuko Tarine udal musika eskolako ikasleak Galdakao-Usansoloko ospitalera joango dira gaur goizean, musika saioa eskaintzera.
Aurreko bi urteetan egin modura, aurten ere Berriatuko musika eskolako ikasleak ospitalean gaixo daudenei «bihotzak alaitzera» joango dira. «Doinuaren harmoniaz bihotzak poztea da ekintzaren helburua», azaldu dute Tarineko arduradunek.
Helburu hori edukita, Tarinekoek karpetetan ere mezu hori dutela sartuko dira ospitalean.
Zehatz esateko, dialisian eta onkologikoan dauden gaixoei eskainiko diete musika saioa. «Bi saio egingo ditugu, gela bakoitzean bat».