Grebaren ostean, partida jokatu beharko dute Bermeok eta Gernikak
Oinarri futbolekoen interesen defentsan, joan den asteburuan greba egin zuten futbolari lotutako hainbat eta hainbat lagunek, eta, horrenbestez, bertan behera utzi zituzten asteburu horretan jokatu beharreko partidak. Orain, dena den, futbol jardunaldi...
Cultural Deportiva Durango hartuko du Bermeo futbol taldeak bihar, Itxas-ganen, 17:00etatik aurrera. Gernikak, aldiz, etzi 11:15ean hasita neurtu beharko ditu indarrak Erandioren aurka, Ategorri zelaian.
Sailkapenean laugarren postuan da Gernika eta hamazortzigarren, aldiz, Erandio. Hamabigarren den Bermeok, ostera, seigarrenaren aurka jokatu beharko du.