Jon Gurrutxaga eta Izaro Andres egongo dira bihar Uhagonen
Jon Gurrutxaga musikariak azken lana aurkeztuko du, bihar, Uhagon kulturgunean. Bluesa presente dago Jon Gurrutxagaren kantuetan, baina Hitz lauz diskoan lekua egin die funk doinuei, baladei eta folk zein rock doinuei ere.Ingelesa baztertu eta osorik e...
Ingelesa baztertu eta osorik euskaraz mintzo da Gurrutxaga disko berrian. Xabi Lasa, Uxue Agirre eta Iñaki Gurrutxagaren laguntza izan du «bizi-esperientzien inguruko kantu sorta honetan», eta inoiz baino gertuago eta barnekoiago azalduko da Uhagoneko entzuleen aurrera.
Hasiera arrakastatsua
Biharko kontzertua Izaro Andres Mallabiako gazteak zabalduko du. Daniel del Valle gitarran lagun duela, giroan sartuko du kulturgunea.
Izaro Andres abeslariak karrera bikaina hasi du. Udatik hona, gitarrari helduta ere badabil. Hamabi kanta sortu ditu, ahotsa gitarragaz lagunduta. Urte hasieran Internet-en hamabi kanta horietako bat zabaldu zuen, Paradise, eta hiru astean 9.000 ikustaldi eduki ditu bideoak.
Zapatuan Markina-Xemeinen mallabiarra zuzenean ikusi eta entzuteko aukera egongo da. Uhagoneko kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 5 euro balioko du.
Betiko modura, bazkideentzako sarreren prezioa merkeagoa izango da. Sarrerak 3 eurotan egongo dira Uhagoneko bazkideentzat.