Promete taldea hartuko dute bihar Gernika Bizkaiako neskek, etxean
Joan den asteburuko atsedenaren ostean, etengabeko erritmoari helduko diote Gernika Bizkaiako neskek. Denboraldia amaitzeko zortzi partida jokatu beharko dituzte bost astetan, eta horietan lehena bihar izango dute Malosten, 18:30etik aurrera, Logroñok...
Sailkapenean bosgarren postuan dira Gernika-Lumoko neskak; alegia, play-offetatik postu bat beherago. Zortzi partidaren faltan, lehenengo lau postu horietan sartzeko ilusioz dago Gernika Bizkaia, «zaila» izango dela jakin arren. Hala ere, ez dutela etsiko argi utzi du taldeko entrenatzaile Mario Lopezek.
Hori lortzeko, lehenengo bihar Prometeren aurka duen partida irabazi beharko dutela dio Lopezek. Horren ostean, Bembibre eta La Seu taldeen aurka etxean jokatuko dituzten partidek ere garrantzia handia izango dutela azaldu du.