Sardina asko porturatu dute azken egunotan Ondarroako portuan
Azken egunotan 100.000 kilo sardina inguru porturatu dituzte Ondarroan. Asteko lehen bi egunetan itsaso txarra egon da, eta baxurako arrantzaleek ez dute arrantzan irtetzeko aukera handirik eduki. Herenegun ez zuten arrain askorik porturatu, eta garest...
Atzo, ostera, goizeko lehenengo orduetan porturatu ziren arrantzontziek tamaina txikiko sardina ekarri zuten. Guztira, 8.000 kilo parrotxa saldu ziren bentan, 90 zentimo inguruan.
Gutxinaka gehitzen
Goiza aurrera joan ahala, sardinaz betetako hainbat txalupa porturatu ziren. Arrantzaleak etengabe sardina deskargatzen aritu ziren, eta denetara 10.000 kaxa sardina inguru saldu ziren.
Baxurako itsasontziak gehitu egin direla ere nabari da portuan. Eusebio Arantzamendi kofradiako presidenteak «gehitzen ari direla» nabarmendu zuen. «Oraindik Asturiaskoak eta Galiziakoak falta dira».