Ondarroako portuko
aparkaleku erdia doan erabili ahalko dute
domekatik aurrera bateko eta besteko herritarrek. “Aparkalekua zabalik egon den bi hilabetetan arazoak sortu dira. Izan ere, portuko beharginek ez zuten aparkatzeko lekurik aurkitzen. Horregatik, aurrerantzean, herritarrek aparkaleku erdia erabili ahalko dute”, azaldu du Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio zuzendariak.
Ruiz de Angulok zehaztu duenez, azken bi hileetan aparkalekua doan erabili ahal izan dute herritarrek. “Epe horretan, aparkalekuari zein erabilera eman erabakitzen aritu gara; abantailak eta desabantailak ikusi ditugu”.

Ondarroako portuko aparkalekua, erdibituta. Argazkia: Irekia.
Balorazioak egin eta gero, herritarrentzako aparkaleku erdia zabaltzea “aukerarik onena” dela dio Ruiz de Angulok. “Arazorik larrienak domeketan gertatzen ziren. Izan ere, egun horretan, alturako arrantzontzi asko porturatzen dira eta beharginek autoa aparkatzeko arazoak edukitzen zituzten”. Arazo horrez gain, aparkalekuan ibilgailu handiak aparkatuta egotean ere arazoak sortzen zirela gaineratu du. “Arraina deskargatzerakoan eta kamioietan sartzerakoan, garraiolariek maniobrak egiteko arazoak izaten zituzten”.
Domeketan portuko beharginek aparkatzeko arazoak edukitzen dituztela eta, Jaurlaritzak aparkaleku erdia portuko beharginentzat itxiko du; herritarrek 100 aparkalekuko esparruan aparkatu ahalko dute, doan
Arrantzontziei
gasoila sartzerakoan ere,
arazoak sortzen zirela dio Ruiz de Angulok. “Egoera horren aurrean, bi aukera aztertu ditugu: “portuko aparkaleku osoa herritarrentzako asteburuetan zabaltzea edo herritarren erabilerarako aparkaleku erdia zabaltzea”. Lehenengo aukeragaz, portuko beharginek arazoak edukiko zituzten domeketan. Izan ere, egun horretan porturatzen dira arrantzontzi gehienak. Eta beharginek ez zuten aparkalekurik aurkituko. Horregatik, aparkaleku erdia zabaltzea aukeratu dute.
Aparkelekua bi zatitan egiteko, Jaurlaritzak nwjersey izeneko barrerak erabiliko ditu. “Gutxienez, herritarrentzako 100 aparkaleku egongo dira”. Gutxienez diote, izan ere, portuan aktibitaterik ez dagoenean, mota horretako barrerak “erraz” mugitu ahal dira eta ondorioz, herritarrentzako aparkaleku gehiago zabalduko ziren.
Aparkalekuak bi sarbide edukiko ditu: kofradia ondokoa (portuko beharginentzat) eta gaur egun dagoena (herritarrentzat)
Aparkalekua bi zatitan eginda,
bi sarbide egongo dira: gaur egun ibilgailuek erabiltzen dutena eta kofradia ondokoa. Portuko beharginek kofradia ondoan dagoen sarbidea erabili beharko dute eta herritarrek, gaur egun erabiltzen dutena (zebrabidearen parekoa).