Leartikerrek lankidetza hitzarmena sinatu du INRA erakundeagaz
Markina-Xemeingo Leartiker Elikagaien Teknologia zentroak eta INRAk Frantziako Institutu Nazionalaren Nekazal Ikerketa Erakundeak esne eta esnekien inguruko ezagutza teorikoak eta gazta moten inguruko teknologia partekatu eta produktu berritzaileak ek...
Esne eta esneki desberdinak landuko dituzte, bai eta bero tratamenduek esnearen konposatuengan duten eragina eta gazta mota desberdinen inguruko teknologia ere.
Bi erakundeen arteko hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiko ekonomiaren sustapenerako Bizkaia Talent programaren barruan sartzen da, «ezagutza esne sektorean zabaldu, eta, ostean, Bizkaiko abeltzaintzako proiektu ezberdinetan eta deribatuetan aplikatzeko helburuagaz».
Lehiakortasuna helburu
«Esne eta esneki desberdinen inguruko ezagutza teorikoak eskualdatuko dira bi zentroen artean, eta produktu berritzaileak ekoiztuko ditugu» azaldu dute. Halaber, proiektuaren garapenerako hainbat euskal gazta ekoizle artisauen eta merkaturatzeko eragile espezialisten arteko hartu-emana sustatuko dute sektoreko lehiakortasun ekimenak bultzatzeko asmoz.
Gilles Garric esnekietan ikertzaile aditua izango da Leartiker teknologia zentroagaz lankidetzan ariko dena 2015 osoan.