Luis Angel Aboitiz eta Aitor Okamika bedaronarrak, Bizkaiko txapeldunak
Asteburuan jokatu dira Barakaldon Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeetako finalak. Lea-Artibai eta Busturialdeko sei bikote ailegatu dira Lekeitioko finaleraAngel Aboitiz eta Aitor Okamika bedaronarrak jantzi zituzten zapatuan, Euskal Herriko Mu...
Asteburuan jokatu dira Barakaldon Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeetako finalak. Lea-Artibai eta Busturialdeko sei bikote ailegatu dira Lekeitioko finalera
Angel Aboitiz eta Aitor Okamika bedaronarrak jantzi zituzten zapatuan, Euskal Herriko Mus Txapelketako Bizkaiko txapelak. Asteburuan jokatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialde mailako finalak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea eta Lapurdin, eta Bizkaitik jokatu zuten 28 bikoteren artean nagusitu zen Eako bikotea.Lea-Artibai eta Busturialdeko zortzi bikotek hartu zuten parte Bizkaiko finaletan, eta ez ziren batere txarto ibili. Izan ere, garaileez gain, beste bost bikote sailkatu dira martxoaren 7an Lekeition jokatuko den Euskal Herriko finalerako. Hauek izango dira finalean egongo diren bikoteak: Bedaronako Luis Angel Aboitiz eta Aitor Okamika, Ispasterko Jon Galletebeitia eta IƱaki Arriaga, Amorotoko Jabi Agirre eta Ander Elordi, Gizaburuagako Luis Anakabe eta Jabier Urrutiabeaskoa, Markina-Xemeingo Juani Gallastegi eta Txomin Biteri eta Lekeitioko Efo eta Jamhy.
Finaleko txapeldunek txapel eta garaikurrez gainera, 3.000 euro eta lau lagunentzako nazioartera bidaia bat irabaziko dute, Karibera, dena barne. Txapeldunordeak garaikurrak, 1.500 euro eta bi lagunentzako bidaia lortuko dute Kanaria Uhartera. Hirugarren bikote sailkatuak 750 euro eta asteburuko egonaldia irabaziko ditu, eta laugarren geratzen direnek 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osoko bi matrikula. Hamaseigarren bikotera artekoek sari txikiagoak lortuko dituzte.