Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mutriku izango da Emusik 2016 europar jaialdirako egoitza ofizialetako bat

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/02/24
Emusik 2016 Europako Musika Eskolen Jaialdiaren gonbidapena onartu eta gero, Mutriku jaialdi erraldoiaren egoitza ofizialetako bat izango da. “Egitasmo honi esker, Mutrikuren izena Europan zehar zabalduko da», nabarmendu zuen Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak hitzarmena sinatu aurretik.
Emusik jaialdiko eta Mutrikuko ordezkariak, hitzarmena sinatzen

Emusik jaialdiko eta Mutrikuko ordezkariak, hitzarmena sinatzen. Argazkiak: Mutrikuko Udala.

Funtsean, jaialdiak, 120.000 ikusle baino gehiago bilduko ditu Donostian datorren urteko maiatzaren 6tik 8ra. Oro har, 10.500 musikarik, 26 herrialdetatik etorritako 420 taldek, eta mila ekitaldi baino gehiago osotuko dute jaialdia. Herritarrek, bestalde, Europako leku ezberdinetatik etorritako gazteek interpretatutako musikaz gozatzeko aukera edukiko dute. “Aukera paregabea izango da kulturen eta lurraldeen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzeko”, diote antolatzaileek.
Maiatzaren 6an eta 7an egingo dira emanaldiak Mutrikun; Europa osoko 300 musikari etorriko dira Mutrikura bi egun horietan
Emusiken eta Mutrikuko Udalaren arteko elkarlana jasotzen duen hitzarmena sinatzeko Palenzuela, Joxemari Etxaburu Mutrikuko kultur zinegotzia eta Mikel Mate Donostiako Udal musika eskolako zuzendaria elkartu ziren. Eurekin batera, Mutrikuko musika eskolako ordezkariak egon ziren, tartean, Roberto Bergara zuzendaria. Emusik Donostia 2016 Kultur Hiriburu egitasmoaren baitan egingo den “izarretako bat” izango dela aurreratu du Matek. “Jaialdia entzutetsua izango da Europa mailan”.
Emusik jaialdiko eta Mutrikuko ordezkariak, hitzarmena sinatzen

Emusik jaialdiko eta Mutrikuko ordezkariak, hitzarmena sinatzen. Argazkiak: Mutrikuko Udala.

Egingo diren emanaldi guztien artean, bi Mutrikun egingo dira, maiatzaren 6an eta 7an. “Europako hainbat herrialdetako 300 musikari etorriko dira Mutrikura eta horiekin guztiekin batera ariko dira Mutrikuko musikariak ere”. Hala ere, musikariez gain, herritar guztiek parte hartzea nahi dutela adierazi zuen Matek. “Guztiok dakigu abesten, guztiok daukagu musikari bat barruan… Guztiok batzeko moduko jaialdia izango da, eta batzera animatu nahi nuke jende guztia”.
Mutrikun egingo diren ekitaldien antolaketa eta koordinazio lanak Mutrikuko musika eskolak zuzenduko ditu; herriko beste musikariei ere jaialdira gehitzeko gonbitea egingo dietela gaineratu dute
Mutrikun egingo diren ekitaldiak Mutrikuko musika eskolak antolatu eta koordinatuko baditu ere, herriko gainontzeko musikariei ere (Mutrikuko Rock Kolektiboa, txistulariak…) jaira gehitzeko gonbitea helaraziko diete. Momentuz, elkarlanerako hitzarmena sinatuta, prestaketa lanetan ari dira antolatzaileak. Donostiako Anoeta estadioan, esaterako, jaialdiari hasiera emateko ekitaldia egingo dute eta horretan jaialdi osoan parte hartuko duten musikariak bildu nahi dituzte. Bide horretatik, aurten, hainbat hitzordu izango dute musikariek. “Mutrikuko musika eskolatik 100 lagun baino gehiagok parte hartuko dugu prozesu guztian”, esan du Bergarak.
Mutrikurentzat eta oro har, mutrikuarrentzat, “esperientzia aberasgarria” izango dela azpimarratu du Palenzuela alkateak
Denaren gainetik, egitasmoa herriarentzat eta herritarrentzat “esperientzia aberasgarria” izango dela azpimarratu du Palenzuelak. “Lan handia dago aurretik, baina Mutriku eta musikaren arteko lotura ezagututa, eta herritarren izaera kontuan hartuta, ziur naiz erronka honi eutsiko diogula”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.