Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira martxoaren 14an
GERNIKA-LUMO // Txo. MikMak Txikia ikuskizuna Gernika-Lumora ere helduko da. Hain zuzen, martxoaren 14an izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak herrian. 2007. urtetik legez, Seber Altube ikastolaren eskutik helduko dira pailazoak Jai-Ala...
GERNIKA-LUMO // Txo. MikMak Txikia ikuskizuna Gernika-Lumora ere helduko da. Hain zuzen, martxoaren 14an izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak herrian. 2007. urtetik legez, Seber Altube ikastolaren eskutik helduko dira pailazoak Jai-Alai pilotalekura. Bi saio eskainiko dituzte: 16:30ean eta 19:00etan. Sarerrak 8 eurotan salduko dituzte, eta dagoeneko eskuragarri daude Seber Altube ikastolan bertan eta Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Era berean, azken urteetan egin bezala, HITZA egunkariak ere Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikustera joateko sarrerak zotz egingo ditu: bost lagunentzako bina sarrera saio bakoitzerako.