Apirilaren 28an jakinaraziko dute Pasilekurako zein ideia gailendu den
2013. urte amaieran hasi zuten Pasealekuko parte hartze prozesua, eta, horretan, Pasealekuko plaza berritzearen beharra idenfikatu zuten. Horretarako, ide- ien lehiaketa deitzea proposatu zuen Gernika-Lumoko Kultura Batzordeak, eta apirilaren 28an eman...
Astelehenean martxoaren 2an zabalduko dute ideiak edo proposamenak aurkezteko epea, eta herritarrek horretarako aukera izango dute apirilaren 7a bitartean. Gernika-Lumoko Kultur Etxean aurkeztu behar dira proposamenak, eta apirilaren 7an, 14:00etan zarratuko dute horiek batzeko epea. Ideia lehiaketaren irabazleak ordainsaria hartuko du; 4.000 eurokoa, hain zuzen ere. Bigarren ideiarik onenak, berriz, 500 euro eskuratuko ditu.
Arkitektoak, ingeniariak edota ikasketa horietako lehen zikloa gaindituta daukaten ikasleak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Honako hauek osotuko dute epaimahaia: kultur etxeko zuzendariak, kultura batzordeko bi kidek, udaleko arkitektoak eta kultura zinegotziak. Parte hartze prozesuan aholkulari lanetan aritu ziren hiru kidek, bestalde, beraien ekarpena egingo dute. Erabakia hartzerakoan botoa ematerik ez dute izango, baina Pasealeku Parte Hartze prozesuan finkatutako ondorioak betetzen direla zainduko dute.
Herritarren botoa
Lehiaketara aurkezten dituzten proposamen denen artean epaimahaiak, gehienez, sei aukeratuko ditu. Horiek erakusten ipiniko dituzte, Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Horrela, herritarren parte hartzea bermatu gura dute. «Jendeak gehien gustatzen zaion proposamenari botoa emateko aukera izango du».
Egokien ikusten dituzten sei proposamen horiekin, gainera, erakusketa ibiltaria egingo dutela zehaztu du Kultura Batzordeak, «ahalik eta herritar gehienengana heltzeko».
Lehiaketaren oinarriak www.gernika-lumo.net eta www.kulturagernikan.net atarietan kontsultatu daitezke.