Erroxape Elkarteak euskaraz berba egiteko tailerra egingo du gaur
Euskararen erabileraz arduratuta, Erroxape Bermeoko Emakumeen elkarteak euskaraz berba egiteko tailer bat antolatu du. Gaurko jarri dute hitzordua, 18:30ean, Erroxape elkarteak Erreten parkean duen egoitzan.Euskarak bizi duen egoeraz mintzatuko dira, b...
Euskarak bizi duen egoeraz mintzatuko dira, batetik; eta, bestetik, «askok duten lotsa» kenduta, euskaraz berba egingo dute. «Taldeko kideen artean ere euskararen erabilera zabaltzeko asmoz antolatu dugu gaurko tailerra», diote elkarteko arduradunek. Hala ere, elkarteko kideak ez ezik, edozein herritar ere joan daiteke tailerrera.